Agenda

 
Ekainaren 30ean (barikua) eta uztailaren 1ean (zapatua), Markina-Xemein 2017 Xistera Txapelketa jokatuko da "UNI" frontoian.

Barikua, hilak 30, arratsaldeko 19:00etan, Xistera Txapelketa. Sailkatze kinielak, 2. mailatan (Kadete - Jubenil / 22 azpikoak - Senior).

Zapatua, uztailak 1:

11:00etan, hitzaldi-elkarrizketa kultur aretoan: Agustin Larrañaga.

Argazki erakusketa, frontoian, "1950/1960 garaia".

Ondoren, Gazteen pilota erakustaldia.

18:00etan: Markina-Xemein 2017 Xistera Txapelketaren finalak.