Agenda

 
Maiatzaren 28an, domeka, iluntzeko 19:00etan, antzerkia Uhagonen: "HOZKAILUA" (Huts teatroa - Artedrama).

Maite eta Karlos herritik herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate.

Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da "Hozkailua".

Idazlea: Unai Iturriaga.
Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus - Patricia Urrutia.
Musika: Asier Ituarte.
Kitarra: Keu Agirretxea.