Agenda

 
Martxoaren 8an, eguaztena, EMAKUME EKINTZAILEEN TOPAKETA, Azaro fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak elkarlanean antolatuta.

Ekintza honek emakume ekintzaileak elkar ezagutzea eta beraien beharrizanak azaleratzea du xede. Horregatik, dinamika parte hartzailea izango da, non emakume ekintzaileak beraien esperientzia kontatzeko aukera izateaz gain kezkatzen dituzten gaiak azaleratzeko aukera izango duten, sormena oinarritzat hartuz. Parte hartzaileak jardunaldiko protagonista izango dira eta emakumeekin, Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteko Izaskun Ramak, ekintzaile alorreko aholkulari eta hezitzaileak dinamizazio lanetan lagunduko du.

Kontuan izan, mesedez, izena emateko azken eguna martxoaren 3a izango dela. Izena emateko jarri harremanetan antolatzaileekin.