Agenda

 
Herritarron osasun arreta hobetzeko, Kontzekupean desfibriladore automatikoa jarriko du Markina-Xemeingo Udalak.

Desfibriladore automatika ezartzearekin batera, bihotz-birikietako geldialdi baten aurrean zelan jokatu ikasteko formakuntza saioak egingo dira interesa duten herriko tabernari eta merkatariekin, ikusten baita hauek tresna horren erabilpena ezagutzea, espazio publikoan herritarrengandik gertu daudelako.

Formakuntza saioak martxoaren 7an eta 9an egingo dira, 15:30etik - 19:00etara.