Agenda

 
Urriaren 14an, barikua, 20:00etan, emanaldia Uhagonen: "ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES".

Xabier Amurizak gidatzen duen ordubete inguruko monologo literario bat da "Zein ongi bizi zen Ulises".

Amurizak postari baten egun bat kontatzen du bertan, pertsonaia eta abentura ugariz josita, herri-jakituria eta jakituria kultua konbinatuz, umore eta ingeniotik betiere.