Agenda

 
Irailaren 24an, zapatua, 16:30ean, Donostiako Zinemaldira irteera.

Bi pelikula eta laburmetrai bat ikusi, sari banaketa Belodromotik jarraitu eta irabazleak bertatik bertara ikusteko aukera egongo da.

Hauxe da antolatu den egitaraua:

18:30ean: CABRA Y OVEJA laburmetraia. Zuzendaria: Kike Mallo.
18:45ean: ARRIVAL filma. Zuzendaria: Denis Villeneuve (perlak saila itxiko duen filma)
21:00etan: Zinemaldiaren amaiera-galaren jarraipena Belodromotik.
23:30ean: L´ODYSSÉE filma. Zuzendaria: Jérôme Salle (klausurako filma)

Irteera: 16:30ean, autobus geltokia.
Prezioa: 33 euro (bazkideek 27 euro).
Izen ematea: Uhagonen, irailaren 19rako.