Agenda

 

NORDIC WALKING IKASTAROAK

Maiatzaren 29an, ekainaren 25ean eta 26an, eta irailaren 3an, 24an eta 25ean, Nordic Walking ikastaroak antolatu dira.

Maiatzaren 29ko eta ekainaren 25eko ikastaroak oinarrizkoak izango dira; ostera, ekainaren 26koa ikastaroa aurreratua izango da.

Ikastaro hauetan izena ematerako orduan herritarrak lehenetsiko dira, eta herritarrak ez direnak itxarote-zerrendan jarriko dira.

Ikastaroak goizeko 09:00etan hasiko dira udaletxe aurrean (Goikoportala 3).

Ikastaroetan izena ematerakoan 5 euro ordaindu beharko dute interesatuek.

Taldeak gutxienez 10 lagunez osatuta egongo dira, eta, gehienez, 20 lagunez.

Eman izena udaletxeko harreran.