Agenda

 
Maiatzaren 27an, barikua, arratsaldeko 17:00etan, Bera Kruz ikastolako Familia Ikastolaren hirugarren mintegia egingo da.

Bertan, adaptazioari buruzko gaia jorratuko da. Epe motzean biziko duten edo bizitzen ari diren adaptazio prozesua hobeto ezagutu eta ulertzeko aukera ona izango da.

Mintegi honetan Rafael Cristobal Konfidantzaren Pedagogiaren sortzaileak landutako galdera/erantzunak egingo dira.

Mintegiak bi orduko iraupena izango du eta zaintza zerbitzua egongo da.

Tokia: Bera-Kruz Ikastolako aretoa.

Eman izena: iventura@berakruz.eus helbide elektronikoan edota 946 166 030 telefonoan.

Prezioa: 15 euro

Antolatzailea: Bera-Kruz Ikastola

+ informazioa (Jpeg 2121KB)