Agenda

 
Donostia 2016k "Emusik" Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du.

Hori horrela, maiatzaren 5etik 8ra Kataluniako hiru musika talde etorriko dira Markina-Xemeinera: "Boom-Burriacs", Banda EMMU Germans Arasa "Los Flarets" eta "Banyoles". Guztira, 200 musikari.

Horietako talde batek Atxondo kiroldegiko futbol kantxan pasatuko du gaua eta beste taldeek, berriz, Bekobenta eskolako gimnasioan. Egun horietako musikarien jatorduak Bekobenta eskolako jantokian egingo dira.

Horrez gain, maiatzaren 5ean, aipatutako musikariek, herrian aurkitzen diren tarteetan, kaleak musikaz jantziko dituzte kontzertu sorpresa eskainiz.

"Emusik" programaren barruan, maiatzaren 5ean, goizeko 10:00ak inguruan, Alemaniako musikari talde batek kontzertua eskainiko du Bekobenta eskolan.