Agenda

 
Martxoaren 11an, barikua, 20:30ean, erakusketa + proiekzioa Uhagonen: EMAROCK.

Emakumea eta musika. Beste alor askotan bezala, emakumea itzalean egon izan da musikan ere. EMAROCK gai horren inguruan lan egiten duen proiektua da: emakume musikariak eta beraien lana agerian jartzeko, neska gazteengan erreferenteak sortzeko eta emakume musikariekiko oraindik dauden zenbait pentsamendu eta aurreiritzi apurtzeko.

Dokumentalarekin batera, kontzertu laburra eta erakusketaren inaugurazioa egingo da, luntx txiki batekin.