Albisteak

 

2020ko urriaren 20ko datarekin, Markina-Xemeingo Udalak diru-laguntza eskaera bat aurkeztu zion Energiaren Euskal Erakundeari (EEE), "PATYME - Garraioa eta Mugikortasun efizientearen Aldeko inbertsioak Sustatzeko Laguntza Programa"-ren barruan, "Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune publikoa" proiekturako. Lanok gauzatzeko Udalak aurkeztutako aurrekontua 11.080,00 eurokoa da. Eskaera aztertu ondoren, EEE-k ebatzi du xede horretara bideratuta 3.324,00 euroko diru-laguntza ematea Udalari.