Albisteak

 

Lore, landare, zuhaitz eta baserriko produktu eta tresneria ikusi eta eskuratzeko aukera eskainiko du beste urte batez Markina-Xemeinen ospatuko den Zuhaitz, landare eta baserri tresnerien XVIII. azokak. Lea-Artibaiko Landa Garapen Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duten ekimena larunbatean (otsailak 8) ospatuko da, 10:00etatik 14:00etara, Zelaian. Musika Eskolako ikasleen kalejira, taloak dastatzeko postuak eta Hamen Bertokoa ekimenaren otzararen zozketa izango dira aurtengo nobedadeak.

Informazio gehiago: prentsa oharra (Pdf)
Kartela (Jpeg)
Postuen zerrenda (Pdf)