Albisteak

 

Herriko dendari eta tabernariak ere Inauterietan jaiaren parte izatera animatu nahi ditu Markina-Xemeingo Udalak. Hori horrela, Jai batzordearen ekimenez, taberna eta denden arteko mozorro lehiaketa antolatu da.

Kategoria bi izango ditu lehiaketak, tabernena eta dendena, eta bakoitzean bina sari banatuko dira. Bi kategorietan, 150 eurokoa izango da lehen saria eta 50 euro jasoko ditu bigarren sarituak. Gaia librea izango da eta baloratuko diren irizpideak, besteak beste, ondorengoak izango dira: dekorazioa, egindako lana, originaltasuna, etab.

Lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduek udaletxean eman behar dute izena, otsailaren 17rako. Tabernak apainduta egon beharko dute, gutxienez, otsailaren 23an, egun osoan. Denden kasuan, erakuslehioa ostegunetik larunbatera eduki beharko dute apainduta.

Oinarriak (Pdf)
Kartela (Jpeg)