Albisteak

 
Martxoaren 1ean ospatuko da Lilatoia lasterketaren 31. edizioa, Donostian. Lasterketan izena emateko epea zabalik dago otsailaren 20erarte, www.lilaton.es webgunean. Apuntatzen diren markina-xemeindarrek, izena ematean, MARKINA-XEMEIN jarri beharko dute taldearen lekuan.

Horrez gain, Lilatoira joateko autobus zerbitzua eskainiko du Udalak. Irteera 08:30ean izango da, Markina-Xemeingo autobus geltokitik; itzulera, 18:30ean, Donostiatik. Joan-etorria autobusean egiteko udaletxean eman beharko da izena. Prezioa: 5 euro. Epea: otsailak 20.

Kartela / informazioa (jpeg)