Albisteak

 

Markina-Xemeinen geratu da aurten Peru Abarka Album Lehiaketako narrazioen atalari dagokion saria. Yolanda Larreategui Duralde izan da irabazlea, “BI TXANTXANGORRI HARITZ ADARREAN” narrazioarekin. Zorionak!

Guztira 21 lan aurkeztu dira, iaz baino 9 gehiago. Guztien artean Larreategirena aukeratu du Patxi Zubizarretak, Iñaki Aldekoak eta Mari Eli Ituartek osatutako epaimahaiak. Azpimarratu dutenez, “narrazio indartsua eta sentikorra” da Larreategirena. “Bi gai nagusitzen dira istorioan, biak ere sentiberatasun handiz garatuak. Gure gizartean tabu izaera gordetzen duten bi gai horiek dira ipuinaren indargunea”.

Lehiaketaren lehen edizioan ere (2006) saritua izan zen Larreategi, “Zaharrak berri, euriak” lanari esker.

+ Irakurri "Bi txantxangorri haritz adarrean" (Pdf)