Albisteak

 

Maiatzaren 4ko 3875/2020 Foru Agindu bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak 39.047,18 euroko diru-laguntza eman dio Markina-Xemeingo Udalari, "ustekabekoak" kontzeptuaren kargura, honako hau finantzatzeko: "2020ko martxoaren 2an eta 3an egindako euriteek Etxarteko (Barinaga) eta Etxesagastiko (Xemein) bideetan eragindako lanak". Diru-laguntza hori lanen aurrekontu osoaren %90a da. Hain zuzen, lanen aurrekontu totala 43.385,75 eurokoa da (BEZ barne).