Markina-Xemeingo establezimenduei zuzendutako laguntzak dira, betiere Covid-19aren egoera berezi honek eraginda, aktibitatea garatzen den lokalaren kanpo aldean jarritako instalazioak finantzatzeko. Hala, toldoak eta/edo alboko babesak ipini ahalko dira, bezeroak neguak propio dituen euri eta afrontutik babesteko. Establezimenduak eginiko material erosketa edo inbertsioaren %60ra arte finantzatuko da, eta gehienez jota 1.000 euro jasoko ditu aktibitate bakoitzak. Tokiko Gobernu Batzarrak abenduaren 17ko bilkuran onartu ditu deialdiaren oinarriak.
Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 31
Non /nola: emailez (udala@markina-xemein.eus) edo aurrez-aurre, Udaletxeko BERTON bulegoan.
+ Deialdia / Oinarriak (Pdf)
+ Eranskina: egin ahalko diren inbertsioetarako ideiak eta orientabideak (Pdf)
+ Eskaera orria (Pdf)
emailez (