Albisteak

 

Lantzen ari den Turismo Planari lotuta, doako abiadura handiko wifi sareak jarri ditu Udalak herriko hiru puntutan. Era honetan, gune horietan kalitateko interneterako doako sarbidea izango dute bai herritarrek eta baita Markina-Xemein bisitatzen duten bisitariek ere. Izan ere, eta aurten turismoak beherakada nabarmena izan duen arren, alor hori indartzeko hainbat egitasmo gauzatuko ditu Udalak epe laburrean, eta aipaturiko wifi puntuena Turismo Plan horren barruan doan neurrietako bat da.

Hauek dira sareen izenak eta bakoitzak hartzen duen eremua:

MARKINA-XEMEIN: Zelaibarriko goiko aldea eta erromesen aterpetxe ingurua.
KULTUR ARETOA: Kultur aretoa eta Plazabarripe ingurua.
KIROLDEGIA: Kiroldegiko kantxa, padel pista eta gimnasioko guneak.

Egunez soilik daude erabilgarri sareak eta konektatzeko ez da pasahitzik behar.