Albisteak

 

Azaroaren 3ko 7697/2020 Foru Agindu bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak 49.721,56 euroko diru-laguntza eman dio Markina-Xemeingo Udalari, "ustekabekoak" kontzeptuaren kargura, honako hau finantzatzeko: "2020ko irailaren 26an eta 27an egindako euriteek BI-633 errepidetik Areskurrinagabekoa eta Areskurrinagagoikoa baserrietara doan bidean eragindako lanak". Diru-laguntza hori lanen aurrekontu osoaren %90a da. Hain zuzen, lanen aurrekontu totala 55.246,18 eurokoa da.