Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, 2020ko azaroaren 11ko ebazpenez, diru-laguntza bat eman dio Markina-Xemeingo Udalari, "2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko eremuan gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak" deialdiaren barruan. Diru-laguntza horretara Udalak aurkeztutako proiektua Markina-Xemeingo Gaztelekuaren ekipamendua hobetzeko lanak egitea zen; zehazki, sukaldea eta berogailuaren instalazioa. Aurkezturiko lanen aurrekontua 17.499,96 eurokoa eta jasotako diru-laguntza 8.109,00 eurokoa izan dira.