Albisteak

 
Covid-19aren ohiko jarraipenaren barruan, Luis Egurrola alkatea eta Mikel Odriozola Markina-Xemeingo Osasun Etxeko arduraduna batzartu egin dira gaur ere, urriak 16, azken egunetan Markina-Xemeinen eman den positibo kopuruaren gorakada ikusita. Egoera aztertuta, Osasun Etxetik hauxe azpimarratu nahi da:

- HARREMAN SOZIALAK AHALIK ETA GEHIEN MURRIZTU beharra dago. Ez da unea penak eta pozak konpartitzeko, birusa ere modu berean partekatzen baitugu nahi gabe.

- Kasu positiboen kopurua altua bada ere, TRANSMISIO KATEA EZAGUNA da kasuen %90ean, hau da, zeinek zein kutsatu duen jakinekoa da. Ezagutza hori dagoenez, Osasun Sailetik momentuz ez da beharrezkoa ikusten bestelako neurririk hartzea, nahiz eta 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa metatua 1.369,86koa den.

- Une honetan herritar bat dago ospitalean, baina ez dago zaintza intentsiboen unitatean.

- Rastreatzaileen lanean atzerapenak egon ziren Gernika-Lumoko fokua eman zenean, baina gaur egun rastreatzaile gehiago daude eta asko jota egun bateko epean deitzen ari dira.

- Datozen bi asteetan positibo kopuru altuetan egon ahal garela aurreikusten da.

- Osasun Etxeko arduradunen esanetan, Markina-Xemeingo herritarren gehiengo handi bat (%95) neurriak ondo betetzen ari da.