Albisteak

 
Udalaren ekimenez, Markina-Xemeinen egingo den I. Arte Eszenikoen Jaialdia da MARKArte. Urrian abiatuko da jaialdia eta abenduan izango du jarraipena. Urriko emanaldiak, hauexek:

➡︎ “SIMPLICISSIMUS KABARET” (Tartean Teatroa). Urriaren 16an, 21:00etan, udal pilotalekuan. Sarrera: 5 euro.
➡︎ “ZEHAR” (Ertza konpainia). Urriaren 17an, 21:00etan, udal pilotalekuan. Sarrera: 5 euro.

OHARRAK:
- Edukiera mugatua izango da.
- Eserlekuak aurrez esleituta egongo dira eta talde edo familia unitate bereko kideak elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira.
- Talde batetik bestera segurtasun tarteak gordeko dira.
- Maskara une oro ipinita eduki beharko da.
- Sarrerak txartelarekin ordaindu beharko dira.

Kartela (jpeg)