Albisteak

 

2019-2020 ikasturtean zehar egindako euskara ikastaroengatik udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da irailaren 21etik urriaren 9ra. Diru-laguntza honen onuradun izango dira Markina-Xemeinen erroldatuta egon eta euskara ikastaroa HABEk homologatutako euskaltegiren batean egin dutenak edo egiten ari direnak.

Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztuko beharko dira (ordutegia: 08:15 - 14:30), Udalak tramite honetarako bideraturiko eskaera-orriak behar bezala beteta eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztuta.

Deialdia (Pdf)
Diru-laguntza eskaera orria (Pdf)