Hirigintza
Aldapatxoa egin da Osasun Etxearen sarreran, irisgarritasuna hobetzeko
2020/09/07
Herriko hainbat puntutan irisgarritasuna hobetzeko lanean jarraitzen du Udalak. Oraingo honetan, Osasun Etxearen sarrera parean, albo batean zeuden eskailerak kendu eta aldapatxoa egin da, erabiltzaileen sarrera-irteerak errazteko. Horrekin batera, heldulekuak ere jarri dira.
Lanen kostua ondorengoa izan da:
- Aldapa: 13.903,07 €
- Heldulekuak: 925,65 €