Albisteak

 

Herri Bazkari edo Paelladaren inguruan herritarren partetik jaso diren kontsultei erantzun bat eman asmoz, ondorengoa adierazi nahi du Udalak:

Apirilaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrean onartu bezala, Karmen jairik ez da ospatuko aurten, Koronabirusak eragindako egoera dela eta. Hala ere, zenbait ekintza izango dira egun horietan, unean uneko neurriak kontuan hartuta beti ere, eta Udala horien antolaketan lanean ari da.

Kuadrillen Egunik eta Paelladarik ez dela izango argi utzu nahi du Udalak. Dena den, eta egun horretan herriko hainbat kuadrilla elkartu ahal direla aurreikusita, erantzunkidetasunez jokatzeko deia egiten die Udalak herritarrei. Kuadrillen topaketak ekiditea ezinezkoa bada ere, azpimarratu nahi da egun horretan ez dela ohiko jairik izango. Gainera, ostalariek indarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak bete beharko dituzte eta ez dute izango halako jai egunetan eduki ohi duten ordutegi luzapenik tabernak ixteko.

Beraz, guztion osasuna bermatzeko eta orain arte egindako esfortzu guztia ezerezean geratu ez dadin, egun horretan ohiko festarik ez egitea eta arduraz jokatzea eskatzen die Udalak herritarrei.