Albisteak

 
Covid19-a dela eta ezarritako alarma egoeraren ondorioz euren jarduera eten behar izan duten edo euren fakturazioan %75eko jaitsiera izan duten Markina-Xemeingo merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresek 560 eurora arteko laguntzak jaso ahalko dituzte. Udalak 70.000 euroko partida bideratuko du helburu horretara. Lea-Artibai Garapen Agentziaren bidez kudeatuko dira laguntzak. Eskaerak ekainaren 1etik 7ra bitartean aurkeztu beharko dira, emailez (leartibai@leartibai.com) edo Garapen Agentziaren bulegoan (Xemein etorbidea 12-A), 09:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago: http://www.leartibai.com/pages/eus/covid-19/lea-artibaiko-laguntzak.php
Kartela (Jpeg)