Albisteak

 

Koronabirusaren ondorioz, zerga egutegia egokitu du Udalak. Besteak beste, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea atzeratu egin da abuztuaren 31rarte. Gogoan izan Berton bulegoan, Udaletxeko kutxazain automatikoan edo herriko edozein bankuetan egin daitekeela ordainketa. Udaletxean ez da eskudirurik onartuko, soilik txartelarekin ordaindu ahalko da.