Albisteak

 

Gurutze Gorriak kudeatzen duen eta Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako BizkaiaGara sareko Markina-Xemeingo boluntarioek egin duten etxez etxeko banaketa. 3 txandatan banatuta, hiruna maskarila doan eman zaizkie bakarrik, bikotean eta herriko auzoren batean bizi diren 65 urtetik gorako herritarrei. Familian bizi direnek udaletxean jaso beharko dituzte, maiatzaren 21etik 23ra bitartean, 13:00etatik 15:00etara, Udaltzaingoaren bulegoan.