Albisteak

 

Aurrerantzean, COVID-19-a detektatzeko PCR probak egingo zaizkie gaitzaren sintomak dituzten Markina-Xemeingo biztanleei. Herritarrek Markina-Xemeingo Osasun Etxera deitu beharko dute lehenengo, eta behin COVIC-19arekin bateragarriak diren sintomak direla egiaztatu ostean, Ondarroako Osasun Zentrora bideratuko dira pazienteak. Bertan, osasun langile batek egingo ditu testak, kotxean bertan, ibilgailutik atera beharrik gabe.