Albisteak

 
Bere gardentasun politikaren barruan, herritarrekin komunikatzeko online tresna berri bat jarri du martxan Markina-Xemeingo Udalak: Markina-Xemein Zabaltzen mugikorretarako aplikazioa. Doako aplikazio honen bidez, albisteak eta agenda kontsultatu, Udalari intzidentzien berri eman eta abisuak jaso ahalko dituzte herritarrek.

Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago jada aplikazioa, deskargatu baino ez da egin behar berau erabiltzen hasi ahal izateko.
Google Play (Android): https://labur.eus/fMsN1
App Store (iOS):
https://labur.eus/6yskR

Informazio gehiago, prentsa oharrean (Pdf)