Albisteak

 

Deseskalatzearen 1. Fasean, herriko taberna eta jatetxeek euren terrazak zabaltzeko aukera daukate, iaz zeukaten terrazaren edukieraren %50ean gehienez. Dena den, posible den kasuetan, terrazak handitzeko aukera emango du Udalak. Interesa duten tabernari eta ostalariak Udalarekin jarri beharko dira harremanetan eta eskariak banan-banan aztertu ondoren, ahal den kasuetan, baimena emango da. Horrez gain, tabernak itxita egon diren epean Bide Publikoaren Okupazio Tasan hobariak aplikatuko ditu Udalak.