Albisteak

 

1. Fasean sartzearekin batera, etxez etxeko mailegu zerbitzua jarriko da martxan Herri Bibliotekan. Eskaerak 94 616 90 47 telefonoan egin beharko dira, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:30etara. Liburutegiko langileek eramango dituzte liburuak bazkideen etxeetara, segurtasun eta higiene neurri guztiekin, telefonoz adostutako orduan.

Mailegu kopurua mugatua izango da:
- Helduak: Gehienez 3 liburu, hauetatik bakarrik bat izan daiteke erosi berria (+ 2 pelikula)
- Haurrak: Gehienez 5 liburu (+ 2 pelikula)
* Itzulketarik ez da onartuko.