Albisteak

 

Luis Egurrola alkateak eta Ama Lur Bedialauneta Lea Artibaialdeko Hedabideak-en ordezkariak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den apirilaren 2an. Bertan jaso denez, 10.000 eurokoa izango da Markina-Xemeingo Udalak Hitza diruz-laguntzeko aurten egingo duen diru-ekarpena. Honenbestez, Hitza proiektua babesten jarraitzeko konpromisoa agertu du Udalak. "Hedabideen alorrean euskararen erabileraren normalizazioa bideratzeko eta herritarren euskarazko informazio bideak indartzeko helburuarekin" adostu dute hitzarmena bi aldeek.