Albisteak

 
Maiatzean herrian egitekoak ziren ekintza guztiak bertan behera geratu dira COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz. Besteak beste, bertan behera geratu da hilaren 9an ospatzekoa zen Baserri / Okela Eguna. Izan ere, bizi dugun osasun alerta egoerak ezinezkoa egiten du kontzertu, ikuskizun, kirol jarduera edo bestelako ekimenak aurrera eramatea. Egoerak aurrera egin ahala jakinaraziko da datozen hilabeteetarako aurreikusita zeuden ekintzak egin ahalko diren edo ez.