Albisteak

 

- TRASTE ZAHARRIK ezin da atera egunotan (altzariak, koltxoiak, etab.), Amankomunazgoak etenda duelako zerbitzua behin behinean.‬

- ERABILITAKO ARROPEN edukiontziak noizbehinka jasotzen dira eta kanpotik kudeatzen da zerbitzua; beraz, edukiontziak beteta ikusten badituzu, saiatu poltsak kalean ez uzten eta inguruak ez saturatzen.

- GAINONTZEKO HONDAKINAK berdin-berdin jaso eta bereiziko dira: papera eta kartoia, beira, ontziak, olioa, organikoa, etab.

- Gogorarazten da erosketak egiteko ESKULARRUAK ez direla ontziak eta ez direla edukiontzi horira bota behar, errefuxara baizik.

- COVID-19ak kaltetutako pertsonen edo hauekin harremanetan izan ostean koarentenan dauden pertsonen hondakinak aparteko poltsetan eta itxita bota beharko dira errefuxaren edukiontzira.