Albisteak

 
Herriko kaleen eta erabilera publikoko elementuen garbiketa eta desinfektatze berezia egiten hasi dira gaur (martxoak 24) udal-brigadako langileak, Covid-19ren hedapena geldiarazteko. Ura eta sodio hipokloritoa nahasiz egingo da desinfektatzea, herrian jende gehien pilatu daitekeen tokiei lehentasuna emanez: saltokietako sarrera-irteerak, autobus geltokia, zabor edukiontziak, baranda eta heldulekuak, etab.