Albisteak

 
Koronabirusak eragindako alarma-egoerak dirauen bitartean agindu orokorra etxean geratzea bada ere, ezgaitasunen bat duten pertsonei kalean ibiltzeko baimen bereziak emango dizkie Udalak; beti ere, pertsona hauen familiek beharrezko ikusten badute eta euren ardurapean.

Eman beharreko pausoak:
1- Baimena Udalean eskatu behar da, telefonoz edo emailez: 946167454 / udala@markina-xemein.eus
2- Baldintza eta neurri zehatz batzuk jarraituta emango dira baimenak.
3- Gehienez, goizean ordu bat eta arratsaldean beste bat irten ahalko dute.