Albisteak

 

Koronabirusa dela eta, Udala, Amankomunazgoarekin elkarlanean, larrialdi egoera honetan beharrizan gehien dituzten pertsonen kasuak aztertzen ari da Gurutze Gorriarekin koordinatuta erantzun bat emateko. Lan desberdinak egiteko boluntarioak behar dira. Jarraipen deiak egiten, loteak prestatzen eta janari eta medikamentuak banatzen lagundu nahi baduzu, eman izena Udaletxean: 94 616 74 54 / udala@markina-xemein.eus

Ondarroako Gurutze Gorriko egoitzatik koordinatuko den boluntariotza #BizkaiaGara boluntarioen sarean dago eta zerbitzua Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Berriatuan eskainiko du. Hala ere, Markina-Xemeingo boluntarioek, printzipioz, herrian lagunduko dute, laguntza behar duen kasurik balego.

Kartela (Jpeg)