Albisteak

 

Talentua bultzatzea helburu, Udalak diruz lagundu nahi du gaitasun edo ahalmen berezi bat frogatzen duten herritarren ekimena, edozein diziplinatan: kirola, musika, dantza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, moda eta diseinua, sukaldaritza-gastronomia, turismoa eta kooperazioa, besteak-beste.

Helburu horretara 5.000 euro bideratuko ditu Udalak, bekadun guztien artean banatzeko. Diru-laguntza honen onuradun izateko ezinbesteko baldintza izango dira: herrian erroldatuta egotea, diruz lagundu nahi den ekimenean profesionala ez izatea eta soldatapekoa ez izatea. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da, berori barne.

Oinarriak  (Pdf, 220 Kb)