Albisteak

 
Abenduaren 13an ospatuko den Piztu Dendak ekimenarekin hasiera emango zaie Markina-Xemeingo gabon jaiei. Egun horretan, iluntzeko 20:15ean, Goikoportalean jarri den bola erraldoia eta Zelaibarriko zuhaitzetako bat piztuko dira eta piztuta egongo dira Gabonetako jaiak amaitu bitartean.

Tarte horretan, argazki lehiaketa antolatu du Udalak, Hemen Be Bai merkatari elkartearekin batera, herriko merkataritza suspertzeko helburuarekin. Parte hartu nahi duenak bola erraldoian argazkia atera eta Facebook edo Instagram-era igo beharko du, #PiztuDendak traola erabiliz. Hiru argazki orijinalenek Hemen Be Bai elkarteko bono bana jasoko dute herriko saltokietan gastatzeko (75€, 50€, 25€). Argazkia igotzeko epea: urtarrilak 6. Irabazleen izenak urtarrilaren 7an argitaratuko dira.

+ Kartela (Jpeg)