Albisteak

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza zuzendariaren 2018ko ekitaldirako Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak 3.396 euroko diru-laguntza eman dio Markina-Xemeingo Udalari, iragarki taula elektroniko eta interaktibo bat instalatzeko udaletxeko fatxadetako batean. Pantaila digitala hornitu eta instalatzeko lanen aurrekontua 8.490 eurokoa da.