Albisteak

 

Udalak bi lan poltsetan izena emateko epea zabaldu du. Batetik, 2020an Uni frontoian egin asmo diren eta autobabes plana derrigorrezkoa duten ikuskizunetan frontoiko kantxa-zainaren aginduetara zaintzaile "petodun" jarduteko deialdia zabaldu da. Bestetik, Udalak berak antolatutako zein berak eskatuta antolatutako hitzaldi, jardunaldi, mintegi eta antzekoetan zaintza zerbitzua emateko monitore-begiraleen deialdia ere zabaldu da.

Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira izen-emate orria eta deialdi bakoitzerako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentazioa.

+ Deialdia ‘petodunak’ (Pdf 400 Kb)
Eskaera orria petodunak (Word 60 Kb)
Deialdia begirale-monitoreak (Pdf 400 Kb)
Eskaera orria begiraleak (Word, 60 Kb)