Albisteak

 

Markina-Xemeingo Udalak bat egingo du, beste behin, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Hori horrela, azaroaren 25ean, astelehena, iluntzeko 19:00etan, elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean. Udalak bertan parte hartzeko deia luzatzen die herritar guztiei. Horrez gain, egun osoan zehar, Beldur Barik kanpainako hainbat laburmetrai proiektatuko dira udaletxeko harreran.

Adierazpena EUDEL (PDF 550 Kb)