Albisteak

 

2020ko ekitaldian herriko elkarteek kultur eta kirol ekintzak egiteko udal diru-laguntzak eskatu eta justifikatzeko modua arautzeko deialdia eta oinarriak onartu ditu Markina-Xemeingo Udalak.

Deialdi horren arabera, herriko kultur eta kirol elkarteek abenduaren 31rarteko epea izango dute 2020rako diru-laguntzak eskatzeko. Eskaerak udaletxeko harreran entregatu beharko dira (Pdf bihurtuta, emailez edo pendrive/diskete batean), deialdian zehazten diren agiriak behar bezala beteta.

+ Deialdia (Pdf, 176 Kb)
Eskaera orria (eskaera + justifikazioa) (Word, 183 Kb)