Albisteak

 

Pasa den udan Luis Egurrola alkatea Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioko ordezkariarekin batzartu ostean, familia ugariek trakzio mekanikoko ibilgailuen zergan %50eko hobaria izatea proposatu du Udalak, eta horrela onartu da urriaren 31ko Osoko Bilkuran. Hobaria datorren urtetik aurrera aplikatuko da, ibilgailu bakarrarentzat izango da eta interesatuak eskatu beharko du.