Albisteak

 

Markina-Xemeingo ekonomia eta merkataritza txikia suspertzea eta indartzea helburu duen Berton 5 kanpaina jarri dute martxan Udalak, Hemen Be elkarteak eta Lea-Artibai Garapen Agentziak. Helburu horrekin, 500 bonu kaleratuko dira, Markina-Xemeingo Caixabank-en eskuratu ahalko direnak, azaroaren 20, 21 eta 22an, eta azaroaren 25etik 30era gastatu ahalko dira, kanpainara atxikitutako dendetan. Bonua 10 euroko prezioan eskuratu ahalko dute herritarrek, baina bere balioa 15 eurokoa izango da. Markina-Xemeingo saltoki guztiak atxiki daitezke kanpainara, Hemen Be Bai elkarteko kide izan ala ez. Horretarako, email bat idatzi beharko da hemenbebai@gmail.com helbidera, azaroaren 14a orduko.

Informazioa (Jpeg 165 Kb)