Albisteak

 

Urriaren 18an (ostirala) inauguratuko da Arretxinagako udaletxe zaharra izandako eraikin berriztua, aurrerantzean Udal Musika Eskolaren egoitza izango dena. Espazioa ezagutzeko ate ireki musikatuak egingo dira egun horretan, hiru txandatan: 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan. Bisitetan parte hartzen duten herritarrek eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute, eskolatik ibilbide musikatua eginez. Bisiten ostean luntxa eskainiko da. Informazio gehiago, ondorengo prentsa oharrean.

Prentsa oharra (Pdf, 468 Kb)
Kartela (Jpeg, 3, 30 Mb)