Albisteak

 

2019ko irailaren 3ko datarekin, Markina-Xemeingo Udalak diru-laguntza eskaera bat aurkeztu zion Energiaren Euskal Erakundeari (EEE), "Herri Administrazioaren Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen Programa"-ren barruan, Barroeta futbol zelaian LED teknologiako proiektoreak instalatzeko. Lanok gauzatzeko Udalak aurkeztutako aurrekontua 39.723,68 eurokoa da. Eskaera aztertu ondoren, EEE-k ebatzi du xede horretara bideratuta 8.500 euroko diru-laguntza ematea Udalari.