Albisteak

 
2018-2019 ikasturtean zehar egindako euskara ikastaroengatik diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da irailaren 30etik urriaren 11ra. Diru-laguntza honen onuradun izango dira Markina-Xemeinen erroldatuta egon eta euskara ikastaroa HABEk homologatutako euskaltegiren batean egin duten edo egiten ari direnak.

Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztuko beharko dira (ordutegia: 08:15 – 14:30), Udalak tramite honetarako bideraturiko eskaera-orriak behar bezala beteta eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztuta.

Deialdia (Pdf, 544 Kb)
Euskara ikasteko diru-laguntza eskaera orria
(Pdf 572 Kb)