Albisteak

 

Udal tramiteak errazteko helburuarekin, kutxazain automatikoa jarri da udaletxeko sarreran, Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoaren aldamenean. Astelehenetik larunbatera 08:15etik 20:00etara izango da erabilgarri.

Aurrerago zerbitzu gehiago eskaintzeko prestatuta dagoen arren, momentuz honako udal tramiteak egin ahalko dira bertan:
- Errolda ziurtagiriak eskuratu (banakakoak eta familiakoak)
- Ordainketak egin kreditu txartelarekin (ordainagiriaren barra-kodea eskaneatuta)

Bulegoko ordutegitik kanpo kutxazainarekin arazorik izanez gero, Udaltzaingora deitu dezakete herritarrek: 656 79 11 44